TAO txartelaren erabiltzaileek zerbitzua berritzearen inguruko informazio jasoko dute datozen egunetan beren etxeetan. Erabiltzaileak hiru taldetan banatzen dira, eta bakoitzak jarraitu beharreko pausoak zehaztuta izango ditu.
Alde batetik, TAO txartelaren ordainketa helbideratua duten erabiltzaileek zuzenean etxean jasoko dute 2022ko TAO txartel berria eta, eskutitzean zehazten den moduan, datorren martxoaren 25ean pasatuko zaie ordainketa banketxeko kontutik.
Bestetik, txartelaren ordainketa helbideratu gabe daukatenek ohar bat jasoko dute ordainketa egiteko kontu zenbakia eta jarraitu beharreko pausoak adierazita. Ordainketa eginakoan, ordainagoria TAOren bulegora eraman beharko da, edota posta elektronikoz, Whatsappez nahiz Telegram bidez bidali. Hori egin ostean jasoko dute 2022ko TAO txartel berria.
Azkenik, zenbaitek gutuna jasoko dute esanez TAO ordenantzako baldintzaren bat betetzen ez dutelako ez dietela txartela berrituko. Kasu horretan, TAOren bulegora joan beharko da egon daitekeen arazoa konpontzeko. Hori egin ahal izateko prozesua martxoaren 25a bitartean egongo da irekita.
Udalak azaldu du "gomendagarria dela txartelaren ordainketa helbideratua izatea, "kudeaket aahalik eta erosoen eta azkarren egiteko". Gaineratu dute iaztik asko igo dela ordainketa helbideratuta duten erabiltzaileen kopurua, eta zehaztu dute txarteldunen %57k helbideratuta dutela ordainketa. TAO txartelaren berritzeari buruzko zalantzak argitzeko Zarauzko TAO bulegoarekin harremanetan jarri behar da. Horretarako, 943-83 22 63 telefonora deitu daiteke, 627 45 25 00ra Whatsapp edo Telegram mezu bat bidali, taoberriketa.zarautz@gertek.eus helbide elektronikora mezua bidali edo bulegora bertaratu.