Martxoaren 8ko mobilizazioaren harira, saioa antolatu du Itaiak igande honetarako

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 9a

Urola Kostako Itaiaren aurkezpena.

Kontzentrazioa antolatu du Urola Kostako Itaiak Martxoaren 8rako, eta mobilizazio horri begira, saioa egingo du igande honetan, Martxoak 8: nola eta zertarako mobilizatu? izenburupean.

Urola Kostako Itaiak Emakume Langileon Eskolako saio berri bat prestatu du igande honetarako: Martxoak 8: nola eta zertarako mobilizatu?. 11:30ean hasiko dute saioa, kiroldegiko sarreran.

Martxoaren 8an mobilizatzeko hitzordua ere jarri du. 18:30ean elkarretaratzea egingo dute, Frontoi Txikin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide