Tudor Nazare Tow Surfing Challenge txapelketa ezagunean parte hartuko du Axi Muniainek ostegun honetan. Orain bi hilabete, abenduan egin zuten azkenekoz atoi surf txapelketa, eta orduko hartan ere parte hartu zuen Muniain zarauztarrak. Francisco Porcella italiarrarekin batera osatuko du taldea Muniainek.
Aurreikuspenen arabera, 13-15 metroko olatuak izango dira ostegunean, eta eguraldia lagun izango dutela espero dutelako finkatu dute lehiarako eguna.