La Polla Records taldeari buruzko dokumentala emango dute gaur Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 8a

Javier Corcuera zinegilearen No somos nada film dokumentalak La Polla Records punk talde mitikoaren agurreko bira jasotzen du. Evaristo Paramos abeslariak taldearen 40 urteko ibilbidearen nondik norakoak kontatzen ditu aho bizarrik gabe. Dokumentala gaur arratsaldean emango dute Modelo aretoan, 20:30etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide