Aizpea Larrañagaren margolan abstraktuak Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 8a

Ipar kaleko Lukas ardotegian erakusketa berria dago ikusgai igandetik. Oraingo honetan, Zarauzko bizilagun Aizpea Larrañaga zumaiarraren margolanak jarri dituzte zintzilik establezimenduko hormetan. Pintura abstraktuak dira sortzaileak proposatzen dituenak bere proiektu berrian. Erakusketa martxoaren 31 bitartean egongo da zabalik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide