-1-
Ondasun ugarien jabetza
edukitzea motza da
Pobrezia buruaren jabe
garaitua baldin bada
-2-
Dirua parekatu daiteke
itsasoko urarekin
Zenbat eta gehiago irentsi
egarria berarekin
-3-
Inoiz zalantzarik ez baduzu
ta ez kontraesanikan
Errudun behin ere ez bazara
Zu etzaude bizirikan!!
-4-
Tabakoa erretze uztea
hain erraza da, egitan!!
Nik esperientzia badaukat
egin dudanez sarritan
-5-
Areriotzat dituzunari
eman bada barkamena
Baina badaezpada ez ahaztu
inoiz beraien izena
-6-
Galdetzean zu izan zaitezke
une hortan inozoa
Bestalde galdetzen ez baduzu
berdin bizitza osoa
-7-
Pertsonak paper bat osatzea
izaten da ohikoa
Batzuena pentsatu daiteke
dela higienikoa
-8-
Amets arraroenenan ere
sinezgaitza egoera
Banketxera muxukoarekin
dirua ateratzera
-9-
Pazientzia beharrezko dut
amets bat balitz bezala
Bertute hori jaso nahi nuke
baina orain ,berehala!!
-10-
Sukaldatzen ari naizenean
lagungarri dut ardoa
Janariari ere boteaz
pixka bat.Oso sanoa!!
-11-
Itxita dauden begi guztiak
ez dira egoten lotan
Baina irekita egon arren
ez dute ikusten askotan
-12-
Politiko eta txisoihalak
aldatzea komeni da
Hau aholkatzeko arrazoiak
bientzat berdinak dira
-13-
Irripar batek adierazten du
milaka hitzek adina
Ta hitz batek milaka irripar
Deuseztatu ere, jakina!!
-14-
Kontatu zidaten eta ahaztu
Ikusi eta ulertu
Egiten saiatu nintzenean
gainditzetik oso gertu