Minbiziaren Tourreko erakusketa herrira iritsi da

Gorka Eizagirre-Natalia Berridi 2022ko otsailaren 7a

Otsailaren 4an Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatu zen, eta
horren harira, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak bira bat antolatu du lurraldeko hainbat herritan. Gaur goizean, Zarautzen izan da Minbiziaren Tourra, eta elkarteak Balea kaleko 2. zenbakian duen egoitzaren kanpoaldean erakusketa jarri du. Elkarteko boluntarioak eta profesionalak bertan izan dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide