Badok 13 nagusi Julian Enrikeren Oroimenezko Jaitsieran

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 7a

Kaiku arraun taldeak antolatuta, Julian Enrikeren Oroimenezko XIII. Traineru Jaitsiera jokatu zuten atzo, eta beteranoen mailan Badok 13 taldea nagusitu zen. Bigarren sailkatu zen Plentziari 2,57 segundo atera zizkion eta hirugarren izan zen Fortunari ia lau segundo.

Gizonezko seniorretan, berriz, Zarautz Arraun Elkarteko ontziak seigarren postu txukuna lortu zuen, Ondarru garaile izan zen estropadan. Guztira, hamabost traineruk hartu zuten parte jaitsieran, eta Enbataren aurretik sailkatu ziren Santurtzi, Kaiku, Isuntza eta Arkote.

Emakumezkoetan, berriz, Orio nagusitu zen, Ondarru eta Hondarribiaren aurretik aise.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide