Elena Aldaz eta Goretti Beloki Gipuzkoako Bola Txapelketako garaile

Aritz Mutiozabal 2022ko otsailaren 7a

Elena Aldaz eta Goretti Beloki txapeldun. (Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Kluba)

Zelaiondoko Bol&Tok Kirol Klubeko kideek osatutako Elena Aldaz eta Goretti Beloki bolari bikotea Gipuzkoako txapeldun izan da Hernaniko Benta-Berri bolatokian jokatutako finalean. Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makazaga zeraindarrak hartu zituzten mendean, birla bateko aldearekin, 64-63ko emaitzarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide