Punta Galea Challenge surf txapelketaren antolakuntzak atzera bota du biharko egina zuen deialdia. Antza denez, espero zena baino ekialdeko haize indartsuagoa markatzen dute iragarpen meteorologikoek astelehenerako, eta haize hori ez da ona olatuarentzat. Antolakuntzak presazko bilera bat egin zuen atzo surflari eta babesleekin, eta guztien artean erabaki zuten biharko deitutako proba atzeratzea. Parte hartzekoak ziren Aritz Aranburu, Indar Unanue eta Axi Muniain surflari zarauztarrek, beraz, gehiago itxaron beharko dute lehiarako.
Hala, oraindik hilabete eta erdi dute olatu handi eta baldintza egokien zain egoteko, martxoaren 31n bukatuko baita lehiaketa egiteko duten denbora tartea.