Otsailerako bi ekintza berezi antolatu ditu Haize-Orratz gaztelekuak. Nagusiena Inauteriei lotuta egongo da: otsailaren 26an, egun osoko egitaraua prestatu dute 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. 18:00etatik 20:30era mozorro lehiaketa egingo dute, eta sariak emango dizkiote mozorro originalenari nahiz taldekako mozorro onenari. '#zuzeukiña' modalitateko saria ere banatuko dute.
21:30ean disko festa hasiko da, eta 00:00ak arte, bi DJ nerabe ariko dira musika jartzen.
Gela urdina
Otsailaren 19an, berriz, Gela Urdina ihes gelan parte hartzeko aukera egongo da. Hilaren 11ra arte egongo da aukera ekintza horretan izena emateko. Parte hartu nahi dutenek, gazte informazio bulegoan eskura ditzakete izena emateko orriak. Pertsonako bost euroko prezioa izango du ekintzak.