Punta Galea Challenge txapelketan parte hartuko dute astelehenean hiru zarauztarrek

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 5a

(margruesa.com)

Aritz Aranburu, Indar Unanue eta Axi Muniain zarauztarrek Bizkaiko kostaldean hasiko dute lehia astelehenean. 

Punta Galea Challenge txapelketako antolatzaileek iragarri dute etzi, astelehenean ekingo diotela lehiari; itsas baldintzak horretarako egokiak izango direla aurreikusten baitute. Algortako (Bizkaia) itsaslabarretan jokatzen den surf txapelketa ezagunean parte hartuko dute Aritz Aranburu, Indar Unanue eta Axi Muniain zarauztarrek, eta haiekin lehian ariko dira nazioarteko beste hainbat surflari; hala nola Lucas Chianca brasildarra(aurreko txapelketaren irabazlea), Alex Botelho eta Antonio Laureano portugaldarrak edota Pierre Rollet frantsesa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide