Bihar hasiko du denboraldia Jira-Bira txirrindulari taldeak, Bokalen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 4a

Essor Basque txapelketako lehen bi lasterketetan parte hartuko dute Jira-Bira Grupo Eulen taldeko txirrindulariek asteburu honetan. Lehena Bokalen hasiko da, bihar, eta bigarrena, berriz, igandean izango da, Kanbon. 

Jira-Bira txirrindularitza taldeak Essor Basque txapelketako lasterketekin hasiko du 2022ko denboraldi berria. Bihar izango dute lehen lasterketa, 14:00etan Bokalen (Lapurdi) hasita. Honako txirrindulari hauek aterako dira biharko lasterketan: Unai Esparza, Aritz Urra, Julen Garcia, Andoni Azkarate, Asier Azkarate, Iñigo Izagirre, Hodei Murcia, Xabi Aransolo eta Aratz Guridi.

Igandean berriz, txapelketa bereko bigarren lasterketa izango dute txirrindulari gazteek, Kanbotik (Lapurdi) abiatuta. Aransoloren eta Guridiren ordez, Ekain Ajerrista eta Oier Albizua aterako dira pedalei eragitera igandean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide