Pasaiatik Donostiara txangoa egingo du hilaren 12an Pagoeta Mendizale Elkarteak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 6a

Ulia mendian barrena, Pasaiatik Donostiara ibilaldia egingo dute hilaren 12an, hurrengo larunbatean, Pagoeta Mendizale Elkarteko kideek. Jakinarazi dute joan-etorria trenean egingo dutela, eta 08:08eko Donostiaranzko trena hartuko dutela goizean.

Txangoan parte hartu nahi duenak treneko hitzordura azaldu behar du besterik gabe, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Bestetik, jakinarazi dute webgunean dutela kontsultagai urte osoko ibilaldien egutegia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide