Gordon Parks argazkilariari buruzko saioa egingo dute ostiralean Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 2a

Gela programaren barruan, Gordon Parks argazkilari, musikari, idazle eta zinema zuzendaria izango dute hizpide ostiral honetan.

Farm Security Administration-en eta Life aldizkarian lan egin zuen lehen argazkilari beltza izan zen, baita Vogue eta Glamour-entzat modako argazkiak egin zituen lehen afroamerikarra ere.

Haren bizitzaz gehiago jakin nahi duenak Photomusem izango du horretarako aukera ostiralean, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, doakoa izango da saioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide