Igande honetan, otsailaren 6an, jokatuko dute Hernanin Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketako finala. Bertan parte hartzeko sailkatu dira Zelai Ondoko Bola eta Toka kirol elkarteko hainbat ordezkari. Emakumezkoetan, Elena Aldazek eta Goretti Belokik osatutako bikotea ariko da Benta Berri bolatokian. Gizonezkoetan, berriz, Enrike Lopetegi eta Sergio Aristi; Jesus Morales eta Josu Arruti; eta Roberto Ostolaza eta Txema Fernandez Zarauzko bikoteek hartuko dute parte. Denera, lau bikote ariko dira lehian emakumezkoen finalean, eta hamar gizonezkoetan.