Martxoaren 8a prestatzeko bilera egingo dute hilaren 11n

Amaia Urbieta Arruti 2022ko otsailaren 1a

Zarauzko Bilgune Feministak bilera irekia antolatu du otsailaren 11n, ostirala, Martxoaren 8a antolatzeko. 18:00etan jarri dute hitzordua Emakumen* Etxean.

Hilabete eta gutxi gelditzen da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako, eta egun horren bueltan hausnartzeko eta antolatzeko asmoa agertu du, ohi bezala, Zarauzko mugimendu feministak. Herriko emakumeak asanbladan parte hartzera animatu dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide