ZAEko sei batelek parte hartu dute Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldian

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urtarrilaren 31

(@zarautzarraun)

Gipuzkoako batel ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo Pasaiako badian, Trintxerpen. Sei ontzi eraman zituen Zarautz Arraun Elkarteak jardunaldi horretara.

Traineru denboraldia hasteko oraindik ere hilabete asko falta diren arren, arraun elkarteak ez daude geldirik. ZAE Gipuzkoako Batel Ligan murgilduta dago, eta atzoko hirugarren jardunaldian bertako sei batel ureratu ziren. Infantil nesketan, promesa neska nahiz mutiletan, jubenil mutiletan eta mutilen maila absolutuan atera zituzten batelak, eta azpimarratzekoak izan ziren, besteak beste, infantil neskek eskuratutako laugarren postua eta absolutu mailako A ontziak erdietsitako hirugarren postua.

Ikusi emaitzak dokumentu honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide