1.
Ate guztiak irekitzeko
bi hitz hauek nahiko dira
Zuk erabili behar dituzu
zehazki bultza ta tira
2.
Lehengo batean esan zidaten
oso alferra nintzela
Nagikeriaz isildu nintzen
Entzungo zuten bestela!
3.
Hainbat jende ezagutu ahala
ulertzen dut argiago
Noek arkan izan zituela
animaliak nahiago
4.
Arrakastatsu diren ekintzak
ondo dago ospatzea
Baina ez ahaztu porrot uneetan
atentzioa jartzea
5.
Bizitza bizikleta batekin
parekatze modukoa
Oreka mantendu nahi badugu
martxa da beharrezkoa
6.
Bizitzan atzo ta bihar dira
alferrikako egunak
Gaurko orduak zehazki dira
gure esku ditugunak
7.
Bi lagun beti ados badaude
nabari da azkenean
beti batek pentsatzen duela
bikotean izenean
8.
Apaltasunaren ezaugarri
bertuteak saihestea
Beraz besteen eskura utzi
horren berri jakitea
9.
Behin eta berriz azaltzen duzu
egin behar duzun hura
Baina pentsatu, egindakoa
da zuretzako onura
10.
Bakarrikan zauden uneetan
hutsal sentitzen bazara
Konpainia kaskarra duzula
nahiko argi dago, hara!