Maitasun erromantikoa eta lodiaktibismoa hizketagai Emakumeon* Etxean

Maria Maya Manterola 2022ko urtarrilaren 31

Bihar eta ostegunean solasaldi bana izango da, 18:00etan. Aurrez izena eman behar da, aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikora idatzita.

Ekitaldi ugari izango da datozen hilabeteotan Emakumeon* Etxean. Aste honetan, maitasun erromantikoa eta lodiaktibismoa izango dituzte mintzagai. Bihar, asteartea, Josune Muñoz San Joseren gidaritzapean, maitasun erromantikoaren inguruan zenbait galderari erantzuna ematen saiatuko dira: "Zeri deitzen diogu maitasun erromantikoa? Zein uste, desira edo fantasia betetzen ditu? Zer interes dela eta idealizatzen eta saltzen da maitasun erromantikoa? Zergatik egiten zaigu hain erakargarria oraindik ere?". 

Ostegunean, otsailak 3, lodiaktibismoari helduko diote, Mijo Lizarzabururekin: "Loditasuna ez da gorputzaren bolumenaren araberako kategoria. Lodiaktibismoa kategoria hori politizatzen duen mugimendua da". Hitzaldian mugimendu horren gai, gatazka eta erronka nagusien inguruan arituko da Lizarzaburu.

Bi solasaldiak 18:00etan hasiko dira, Emakumeon* Etxean. Emakumeon* Etxean eman daiteke izena (633 43 27 62; zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide