Urtzi Odriozola: “Afizio guztiekin bezala, geroz eta gehiago nahi duzu, geroz eta urrunago joan”

Aimar Gutierrez-Aiaraldea.eus 2022ko urtarrilaren 29a

Ateratako argazkiak internet bidez partekatzen ditu Urtzi Odriozola, lizentzia librea erabilita. (Aiaraldea.eus)

Urtzi Odriozola (Zarautz, 1986) astroargazkilaria  da afizioz. Teleskopio txiki batekin hasi zen kosmoseko elementuak behatzen. Orain, ateratako argazkiak Internet bidez partekatzen ditu, lizentzia librea erabilita. Aiaraldea hedabideak azken hamabostekarian berari eginiko elkarrizketa plazaratu du. 

Nola murgildu zinen astrografiaren munduan?

Astrografia edozein motatako astroei argazkiak ateratzean datza. Nik betidanik nahi izan dut teleskopio bat, txikitatik dugun irudikapen erromantiko horretatik tiraka; izarrei begiratu, identifikatu... 2020ko konfinamenduaren ostean bat erostea erabaki nuen. Ez genekien zenbat luzatuko zen pandemia egoera, berriro ere etxera itzuli beharko ginen, eta badaezpada nirekin nahi nuen teleskopio bat (barreak). Teleskopio sinple batekin hasi nintzen etxeko balkoitik izarrak begiratzen, begi hutsez erabiltzen diren okularrekin.

Nolakoa izan da zure garapena astrofotografian?

Hasieran, ohikoa den bezala, eguzki-sistemako elementuak behatzen hasi nintzen; ilargia, planetak... Gutxika-gutxika har bat hazi zen nire barnean, eta, afizio guztiekin bezala, geroz eta gehiago nahi duzu, geroz eta hobeto...  Materiala ere hobetuz joan nintzen. Jabetzen zara lurrak ere bere mugimenduak dituela eta tripode sinple batekin ez dela nahikoa, segituan ateratzen zaizkizula enkuadretik objektuak, horrek haserrarazi egiten ninduen.

Begi hutsez ikustetik, telefono mugikorraren kamara okularrean jarriz argazkiak egitera igaro  nintzen, eta, gerora, argazki kamara teleskopioan bertan jartzeko adaptadorea erosi nuen. Tripode motorizatu bat ere eskuratu nuen, lurraren errotazio mugimenduarekin batera mugitzen dena (lurraren mugimenduaren kontrakoa egiten du).

 

Fotografiatutako elementuetan ere aurrerapena izango zenuen.

Bai, hasieran esan bezala, eguzki-sistemako elementuei argazkiak ateratzen hasi nintzen, eta gerora urrutiago dauden objektuak fotografiatzera pasa nintzen; galaxiak hasieran, eta are elementu lausoagoak ondoren, nebulosak kasu.  Azken horiek denbora gehiago exijitzen dute. Planeta edo ilargi bati argazkia egitea nahiko erraza da, baina super-noba baten hondar gasei argazkia ateratzeak hainbat orduko lana eskatzen du: esposizio oso luzeko argazkiak atera behar dira, eta guzti hauek pilatu emaitza ikusi ahal izateko.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Aiaraldea.eus-en atarian. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide