Urte berriarekin batera, ekintza berriak aurkeztu dituzte Udaberri jubilatu elkarteko kideek. Nordic Walking ikastaroa jarriko dute abian elkarteko kide den Clara Najeraren ekimenez. Najerak kirol horretan aritzerik ez badauka ere, bere jakintzak partekatzeko prest dago. Bi asmo dituzte elkartekoek. Batetik, dagoeneko zertxobait moldatzen direnentzat goizeko irteerak antolatuko dituzte Zarautzen bertan. «Zarauzko perimetroaren barruan ibilbide asko eta oso ezberdinak egin daitezke lautadan, baita maila desberdinetan ere», azaldu du elkarteak. Bestetik, hastapen ikastaroak antolatuko dituzte, iazkoen modukoak, gutxienez sei pertsonako taldea osatuz gero. Interesa dutenak Udaberriren bulegotik pasatu daitezke asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara.
Iraupen luzeko bidaiak
Datorren asteazkenean, otsailaren 2an, jubilatuen elkarteak bidaia agentzia batekin elkarlanean antolatzen dituen bidaien aurkezpena egingo dute. 2022rako asmoak azalduko dituzte, pandemia egoera dela-eta egon daitezkeen baldintzak kontuan hartuta. 17:30ean izango da saioa, Udaberri eraikineko lehen solairuan