Ekialdeko dantzen ikastaroa egingo da bihar Emakumeon* Etxean

Juan Luis Romatet 2022ko urtarrilaren 28a

Ekialdeko dantzen tailerra egingo da larunbatean, urtarrilaren 29an,  Emakumeon* Etxean. 'Alma bellydance' izena du dantza mota honek, eta Arantza Isasti Trejok emango du, 16:00etan.

Antolatzaileen esanetan, ekialdeko dantzek "onura fisiko zein psikologikoak" eskaintzen dituzte; "autoestima hobetzen du eta norbere burua ahaldundu".

Izenak Emakumeon* Etxean eman daitezke (633 43 27 62; zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com). Saioa gaztelaniaz izango da. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide