Bihar aurkeztuko dute herrian Katakrak argitaletxeak argitaratu eta Ekaitz Sirventek euskarara itzulitako Antonio Gramsciren Kartzelako gutunak liburua. Hasiera batean, Garoa liburu dendan egitekoak ziren saioa, baina ekitaldiak jakin-mina sortu du eta edukierari dagokienez, txiki geratuko den beldurrez, Putzuzulo gaztetxera lekualdatzea erabaki dute.
Liburuaren aurkezpena 19:00etan hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Katakrak argitaletxeko editore Hedoi Etxartek, Sirventek proiektu honetan bidaide izan duen Joana Garmendia filosofoak, Josu Zabaleta itzultzaileak eta Ekhine Eizagirre idazleak.