Agortuta daude 'Hnuy Illa', 'Liluragarria' eta 'Lehendakarigaia' emanaldietarako sarrerak

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 27a

Otsailean zehar Modelo aretoan eskainiko dituzten kultur ekitaldien sarrerak bihar arratsaldean jarriko dituzte salgai.

Udaleko Kultura Sailak jakitera eman duenez, aste honetarako eta hurrengorako iragarrita dauden ikuskizunetarako sarrera guztiak agortuta daudela. Hain zuzen ere, edukiera dagoeneko bete da Kukai taldeak bihar eskainiko duen Hnuy Illa dantza emanaldirako, Ene Kantak-ek igandean taularatuko duen Liluragarriak antzerkirako eta otsailaren 4ako Txalo konpainiaren Lehendakarigaia komediarako.

Bestalde, iragarri dute bihar bertan jarriko dituztela salgai otsailean zehar Modelo aretoan izango diren emanaldietarako sarrerak: 19:00etatik aurrera izango da aretoko txarteldegian eta Kutxabanken atari digitalean. Otsailerako antolatuta dagoen kultur eskaintza, berriz, ondorengoa da: hilaren 11n, Hiru kortse, azurkre asko eta brandy gehiegi antzezlana; hilaren 18an, Keia taldearen eta Serge bakarlariaren kontzertuak; eta hilaren 20an, Marie de Jongh antzerki konpainiaren Ikimilikiliklik haur antzerkia.

Egungo osasun krisia dela eta edukiera-murrizketen araudia kontuan izanda, Kultura Sailak jakitera eman du lehen seihilekorako antolatuta dituen ekitaldien sarrerak pixkanaka-pixkanaka joango dela jartzen salgai, egoera normaldu bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide