Abenduaren amaieraz geroztik derrigorra da hainbat eremu publiko zein pribatutara sartzeko COVID ziurtagiria erakustea, pandemiari aurre egiteko neurriak hartzen dituen Labi batzordeak hala erabakita. Herritar bat aste honetan kiroldegira sartu da arau hori hautsita, bertako arduradunei "diskriminaziorik onartuko" ez zuela azalduta. Udaltzainek atxilo eraman zuten, eta modu bortitzean tratatua izan zela salatu du herritarrak. Astearte honetan, hain justu, Azpeitiko epaitegian zitazioa izan du, "desobedientzia" egotzita.