'Hnuy illa' ikuskizuna eskainiko dute ostiralean Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 24a

Joseba Sarrionandiaren poesian oinarritutako ikuskizuna da Hnuy illa, Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak ostiral honetan Modelo aretoko oholtza gainera eramango dutena. Iurretako idazlearen unibertsora dantzaren, kantuen eta ikus-entzunezkoen bidez begiratzen duen obra da honakoa, Jon Mayaren koreografiekin eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.

Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude 8 euroan, Modeloko leihatilan edo Kutxabanken atarian.

Ikuskizunaren teaserra ikusteko klikatu gainean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide