'Antsietateari aurre egiteko gakoak' hitzaldia eskainiko du DYAk hilaren 29an

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 23a

Hitzaldi zikloko lehen saioa Zarautzen. (DYA Zarautz)

Ongizate emozionala ardatz duen hitzaldi zikloaren barruan antolatutako bigarren saioa izango da. Doakoa da, baina aurrez eman behar da izena.

Joan den astean abiatu zuen DYA Gipuzkoak Ongizate emozionala, osasuntsu bizitzeko hitzaldi zikloa, eta hurrengo saioa urtarrilaren 29an egingo du, Antsietateari aurre egiteko gakoak izenburupean. Beste bi hitzaldiak, berriz, otsailean izango dira: hilaren 12an, Depresioa eta isolamendu soziala; eta hilaren 26an, azkenik, Osasun psikologikoa eta bizitza emozional osasungarria izateko gakoak.

Saioak 10:00etatik 13:00etara dira, Zarauzko DYAko Ordezkaritzan (Iturribidea 12-14 behea), eta DYArekin elkarlanean diharduen eta tratamendu psikologikoetan nahiz irakaskuntzan eskarmentu handia duen osasun-psikologo batek eskainiko ditu.

Hitzaldiak doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da DYArekin harremanetan jarrita, dela irakaskuntza.eskola@dyagipuzkoa.com posta elektronikora idatzita dela 943-46 46 22 telefono zenbakira deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide