Gipuzkoako Batel Ligako bigarren hitzordua izan dute gaur goizean Pasai San Pedron, hainbat mailatan banatuta. Zarautz Arraun Elkarteak bost ontzi uretaratu ditu, guztira, eta arraunlari guztiek lan serioa egin badute ere, azpimarratzekoa da infantil neskek erdietsi duten hirugarren postua.