Trenbide azpiko pasabidearen proposamena aurkeztu die udalak Mitxelenako auzokideei

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 22a

Hegoaldeko trenbide azpiko pasabidearen irudia. (Zarauzko Udala)
Xabier Txurruka alkateak bere facebook kontuan jakitera eman duenez, udalak Hegoalde kaleko trenbide azpiko pasabidearen azken proposamena aurkeztu die Mitxelenako bizilagunen batzordeko ordezkariei. Era berean, pasabidea nola geratuko litzatekeen aurreikusten diren irudi batzuk ere jarri ditu erakusgai, baita ikus-entzunezko bat ere.

Ekainaren 15etik irailaren 30a bitartean zabaldu zuten parte-hartze prozesua, eta 25 iradokizun jaso nahiz aztertu ondoren, orain Asmatu SL ingeniaritzak oinarrizko proiektua prestatuko duela jakitera eman du alkateak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide