'Ratones y zorros' animaziozko filma izango da ikusgai Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 22a

Ivan Prochazkovaren liburuan oinarritutako Ratones y zorros. Una amistad de otro mundo animaziozko filma izango da ikusgai gaur eta bihar, 16:45ean, Modelo aretoan. Les Films du Cygne etxeak ekoitzi du, eta Jan Bubenicek eta Denisa Grimmovak zuzendu dute. Hainbat zinemaldita aurkeztu ondoren, orain herrian ikusteko parada izango da

Zorigaiztoko istripu baten ondoren, animalien zeruan aurkitzen diren bi etsai hilgarriri buruzko filma da honako. Sagua eta azeria dira bi protagonista horiek, non berezko senak galtzen dituzten eta lagun ezin hobeak bihurtzen diren.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide