Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar Pasai San Pedron, 10:00etatik aurrera. Lau kaletara jokatuko dute estropada, erlojuaren aurka. Zarautz Arraun Elkarteko ordezkariak bertan lehiatuko dira: aurtengo denboraldirako sei batel osatu ditu klubak lehiatzeko, nahiz eta aurreko astean Donostian lauk hartu zuten parte.