Zarauzko taldea hirugarren postuan dago gaur-gaurkoz Ohorezko Zilar Mailako sailkapenean, bigarrena den UBU San Pablo Inmobiliariarekin eta laugarrena den BM Alcobendasekin berdinduta, 11 puntura. Teucro, aldiz, azken sailkatua da.
Larunbatean, berriz, Pontevedrara bidaiatuko dute Amenabarreko mutilek DICSA Modular Cisne taldearen aurka lehiatzera. Aurkari zaila izango da, zalantzarik gabe, une honetan ligako lehena baitira 18 punturekin.