COVID ziurtagiriaren inguruan jarduteko hitzordua jarri dute biharko

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 19a

Aupa Gu Urola Kosta taldeak COVID ziurtagiriari buruz hitz egiteko topaketa antolatu du biharko. "Txertatuta? Txertatu gabe? Isolaturik? Zalantzan, txertoa hartu edo ez?" bezalako galderak zabaldu dituzte, eta horien inguruan hausnartu nahi dute. Jarduna Putzuzulo gaztetxean izango da 18:00etan hasita, eta herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide