Ezjakintasunaren zientzia izango dute hizpide Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 19a

Agnotologia edo ezjakintasunaren zientziari erreparatuko diote ostiral honetako Photomuseumeko saioan. Ezagutza zientifikoa ez da beti izan egun bezain zabala, zehatza eta partekatua eta, hala ere, inoiz ez da horren zalantzan egon. Gizartean sortutako ezjakintasuna ikertzen duen ikerketa eremua da agnotologia; nolabait ere, datu zientifiko okerren edo helburu alderdikoiak dituztenen hedapenari lotuta dago.

Saioa doakoa izango da, eta astero bezala, 18:00etan hasiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide