'Lurrazpiko ipuinak' ipuin kontaketa musikatua izango da Musika Eskolan

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 18a

La Salle ikastetxeak haur txikientzako ikuskizuna antolatu du igande honetarako, Imanol Urbieta Musika Eskolan. Ander Edo eta Arantxa Molina bikoteak Lurrazpiko ipuinak kontaketa musikatua eskainiko dute, 1-4 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Bi saio izango dira: lehena 10:30ean, eta bigarrena 11:30ean. Edukiera mugatua izango denez, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea 943-13 00 60 telefonora deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide