Gaur abiatu da Donostian, Urumea ibaian, 2022ko Gipuzkoako Batel Liga. Bertan izan dira zarauztarrek aurtengorako osatutako sei ontzietatik lau, baina horietatik bik lortu dute estropada behar bezala egin eta sailkapenean tokia.
Promesa mutilek lan ona egin dute, eta seigarren sailkatu dira, oriotarren eta zumaiarren atzetik. Senior mutilak ere ondo ibili dira, eta bigarren sailkatu dira –hiru ontzi bakarrik atera dira gaurkoan: Donostiarra, San Juan eta Zarautz–.
SAILKAPENAK. Ikusi hemen gaurko sailkapen guztiak.
Zarauz Arraun Elkarteak sei batel osatu ditu aurtengo ligarako: infantil nesketan bi ontzi izango ditu, promesa nesketan eta mutiletan bana, jubenil mutiletan ere ontzi bat izango du; eta baita gizonezko absolutuetan ere.
Egutegiaren arabera, Zarautzen jokatuko dute ligako zortzigarren jardunaldia, martxoaren 13an. Zumaian eta Getarian ere izango dira batelak, otsailean Zumaian, eta martxoan Getarian.