Kaletik jasotako bizikletak erreklamatzeko aukera dago Udaltzaingoaren bulegoan

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 15a

Kalen abandonatuta zeuden bizikletak. (Zarauzko Udala)

Bildutako bizikleten txosten zabala dago ikusgai, eta herritarrek norberaren bizikleta bertan dagoela frogatu beharko dute erreklamatzerakoan.

Zarauzko Udaltzaingoak kalean lagata eta egoera txarrean nahiz abandonaturik zeuden bizikletak erretiratzeko kanpaina jarri zuen iaz. Ekinbide horren bitartez jasotako bizikletekin txosten bat osatu du, eta orain txosten hori ikusgai jarri du Udaltzaingoaren egoitzan, herritarrek beraienak izan daitezken bizikletak erreklamatu ahal izateko.

Inork bere jabetza adierazi ezean, bizikleta horiek "bertan behera utzitako ibilgailu" moduan kontsideratuko direla jakitera eman du udalak. Horri horrela, bizikletak erreklamatzeko epe muga jarri dute; hau da, urtarrilaren 30a bitartean egin ahal izango da. Erreklamatzeko orduan, argi eta garbi utzi dute bizikleta norberarena dela frogatu beharko duela herritarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide