Eten egin dituzte astearteetako Modeloko saio originalak

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 10a

Bertan behera geratu da biharko iragarrita zegoen 100 dias con la Tata film okumental emanaldia

Modelo aretoko zinema programazioa kudeatzen duen Goikus enpresak asteartetako saio originalak eskaintzea erabaki du. Enpresaren asmoa zen eskaintza komertzialaz aparte, bestelako film batzuk ematea saio originalen barruan. Baina erantzuna espero baino kaskarragoa izan da, jende gutxi joan da zinemara orain arte programaturiko pelikuletara.

Ondorioz, momentuz saio original horiekin ez jarraitzea erabaki dute; hala, biharko aurreikusita zegoen 100 dias con la Tata dokumental emanaldia bertan behera geratu da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide