Aleksei Balabanov izango ute aztergai Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 6a

Saioa doakoa izango da, aforoa bete arte, eta, ohi bezala, bihar arratsaldean izango da, 18:00etan hasita.

Aleksei Balabanov zinema zuzendari errusiarra izango dute aztergai biharko Photomuseumeko saioan, Gela programaren barruan. Anaia (1997) eta Anaia-2 (2000) thriller kriminalekin lortutako arrakastari esker egin zen ezagun. Baina bi pelikulen artean filmatuta Of Freaks and Men (1998) izenekoan finkatu zituen bere etorkizuneko zinemagintza.

Ausardia eta benetakoaren nahiz alegorikoaren arteko desoreka dira bere zigiluak. Hori Cargo 200 (2007) filmean maisuki erakusten du, zeina SESBeko azken egunei buruzko satira beltz bat den. Harrezkero, Errusiako Tarantinotzat jotzen dute askok.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide