Gabonak 2021-2022

Ilusioak zeharkatu ditu herriko kaleak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko urt. 5a, 20:00

Pandemiak eragindako egoerara egokituta, ohi baino biziago, baina urteroko kutsu magikoarekin gurutzatu dituzte Zarauzko kaleak Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Karroza dotorera igota, distantziatik agurtu dituzte bidearen bazterretan zain zituzten herritarrak.

Desfileak ez du ohiko itxurarik eduki. Beste urteetan baino erritmo biziagoa eduki du eta ez da zaldirik, erregeen laguntzailerik, izar distiratsurik edota musikaririk izan. Musikarik ez da falta izan ordea, eta furgonetan erregeen etorrera iragartzen duen abestia ozen jarrita agurtu dituzte herritarrak Hiru Errege Magoek. Normalean gurutzatzen ez dituzten kaleetan ibili dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta haien atzetik, agurtzeko irrikitan, herritarrak. 

18:30ean abiatu dira Vista Alegrerantz, eta handik herriko auzo gehienak zeharkatu dituen ibilbide luzea egin dute, sekula baino luzeagoa. Normalean herritarrak erdigunera eta Alde Zaharrera hurreratu ohi dira kabalkada ikustera, eta aurten, horretarako beharrik egon ez zedin, jende pilaketak ekiditearren, luzatu dute ibilbidea. 

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide