Haur eskoletan izena emateko modua desberdina izango da aurrerantzean

Aitziber Arzallus 2022ko urtarrilaren 6a

(Zarauzko Udala)

Azaldu dutenez, etenik gabe egongo da zabalik izena emateko aukera ikasturtean zehar.

Haur eskoletan izena emateko modua desberdina izango da aurrerantzean, Haurreskolen partzuergoak hartutako erabakiaren ondoren. Izan ere, orain arte hiru aukera izaten ziren haurrak matrikulatzeko, baina hemendik aurrera, martxan den ikasturtean inskripzioa egiteko aukera etengabe egongo da zabalik.

Bestalde, hurrengo ikasturterako izena eman nahi dutenek, apirilean izango dute horretarako aukera. Deialdi bakarra izango da aurten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide