Emanaldiaren egunean, osasun egoera eta agintariek hartutako neurriak direla medio, 12 urtetik gorakoei COVID ziurtagiria eskatuko zaie.
Haur Kultur Taldeak antolatuta, ETBko Go!azen telesail arrakastatsuko pertsonaien kontzertua izango da ostiralean Lizardi kirol aretoan. Bi saio eskainiko dituzte: bata 17:45ean eta bestea 19:45ean. Bigarren saiorako azken sarrerak geratzen dira, eta Kutxabanken sarreren salmenta atarian eros daitezke 8 euroan.
Emanaldiaren egunean, osasun egoera eta agintariek hartutako neurriak direla medio, 12 urtetik gorakoei COVID ziurtagiria eskatuko zaie.