Erabilgarri dago gaztetxeko ikasgela

Zarauzko hitza 2022ko urtarrilaren 4a

Danda Gazte Asanbladaren ekimenez,  Putzuzulo gaztetxean ikasgela zabaltzeko antolatzen aritu dira abenduan zehar, eta aste honetan jarri dute erabilgarri.  Lehen aste honetan, 09:00etatik 13:00etara dago zabalik, astelehenetik ostiralera.

Ostiralero, gainera, 12:00etatik 13:00etara asanblada irekia egingo dute, eta bilera horretan erabakiko dute hurrengo asteko ordutegia. Dandak azaldu duenez, igandero jakinaraziko dute hurrengo asteko ordutegia sare sozialen bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide