Koronabirusak eragindako gaitza inoiz baino hedatuago dago azken asteotako datuen arabera, nahiz eta oso zabalduta dagoen Omicron aldaerarekin gaitza arin samar igarotzen duen kutsatuen gehiengoak. Egoerari buruz mintzatu zen atzokoan Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko zerbitzuburu Euskadi Irratiko Osasun Etxea irratsaioan, eta hainbat gako eman zituen.