Elkarretaratze berri bat deitu dute COVID ziurtagiriaren kontra

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 3a

COVID ziurtagiriaren aurkako kontzentrazioa udaletxea aurrean. (Aritz Mutiozabal)

Hainbat herritarrek deituta, Urtezahar arratsaldean kontzentrazioa egin zuten udaletxe aurrean COVID ziurtagiriari ez! Ez dugu onartuko! lelopean. Orain, bigarren elkarretaratze bat deitu dute larunbat eguerdirako (urtarrilak 8). Toki berean izango da, Lege Zaharren enparantzan, 12:00ean hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide