Zarauzko Udaleko Kultura departamenduak jakinarazi berri du otsailaren 11n izango dela Modelo aretoan Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlana. Izatez abenduaren 30ean ziren Kamikaz Kolektiboaren eta TTAK Teatroaren azken lana taularatzekoak, baina edukiera murrizketen inguruko arauak tarteko, atzeratzea erabaki zuten.
20:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak salgai daude 6 euroan Modeloko leihatilan bertan edota online, Kutxabanken sarreren salmenta atarian.