Herritarrak ondorengo ordutegian bertaratu daitezke azokara: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan lortutako dirua pertsona errefuxiatuei laguntzeko izango da
Hotz Zarautz elkarteak bigarren eskuko produktuen Gabonetako Azoka Solidarioa antolatu du bosgarren urtez; aurten, Patxiku kaleko 5. zenbakian. Abenduaren 10ean ireki zituen arteak, eta asteazkenera arte (urtarrilak 5) egongo da zabalik.
Herritarrak ondorengo ordutegian bertaratu daitezke azokara: 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan lortutako dirua pertsona errefuxiatuei laguntzeko izango da