Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xabier Txurruka alkateak facebook bidez jakitera eman duenez, Zarauzko Udalak lizitaziora atera ditu Merkatu plaza eraberritzeko obrak. Lehen faseko lanak izango lirateke, hau da, sarbideak, argiztapena eta salmenta postuak hobetzeko. Kontratuaren aurrekontua 260.328,43 eurokoa da (BEZa aparte). Proposamenak urtarrilaren 19eko 18:00ak bitartean aukeztu daitezke.