Olatz Mercader eta bular bakarra dutenen egutegi solidarioa 'Biba Zuek!' saioan

Aritz Mutiozabal 2022ko urtarrilaren 2a

Olatz Mercader zarauztarrak eta bularreko minbizia pairatu duten beste hainbat kidek egutegi solidario bat sortu dute, bular bakarra duten pertsonen ikusgarritasuna lortzeko. Baita diru bilketa egiteko ere Iñurri taldea laguntzeko. Mercader ETB1eko Biba Zuek! saioan izan zen proiektua azaltzen.

Egutegian Lia Ramos zarauztarrak ere parte hartu du, eta Zarautzen, De pe a pa okindegia-kafetegian eta Arrano tabernan dago salgai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide